29. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur Urretxun, Lurra Dantza Taldeak antolatuta. Zortzi dantza taldek hartu dute parte: Txori Txiki (Zumaia), Andra Mari (Galdakao), Garaztarrak (Donibane Garazi), Etorkizuna (Altsasu), Korosti (Legazpi), Aurtzaka (Beasain) Irrintzi (Zumarraga) eta Lurra (Urretxu) Dantza Taldeek.
11:00etan elkartu dira talde guztiak Pagoeta plazan, egunari hasiera emateko. Ondoren, 12:00etatik 13:30etara bitartean, Urretxuko kaleetan zehar ibili dira, dantza erakustaldiak egiten. 13:30ean Gernikako Arbola plazan elkartu dira guztiak batera, eta honela eman diote goizari amaiera. Arratsaldean itxiko dute egitaraua, Gernikako Arbola plazan dantza ekitaldia eginez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide