Markel Beltza zumarragarrak Bidasoa utziko du
Markel Beltza eskubaloi jokalari zumarragarrak Bidasoa taldea utziko du, eskubaloi profesionalarekin uztartu ezin den lan eskaintza bat jaso baitu. Beltzak Urolan eman zituen lehen pausoak eta azken hiru denboraldiak Bidasoan eman ditu. Irungo taldearentzat galera handia da, defentsa lanetan liderra baita. Beltzak Ademar-Leon, Antequera, Alcobendas eta Villa de Aranda taldeetan ere jokatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide