Xabier Zalduak Euskal Herriko pentatloi txapelketan parte hartuko du
28 urte ondoren, Euskal Herriko pentatloi txapelketa antolatu dute. Irailaren 29an izango da, Azpeitian. Parte hartzaileen artean, Xabier Zaldua zumarragarra egongo da. Berarekin batera, Arria V, Arria VI, Jon Maiza, Ioritz Gisasola eta Luis Txapartegi arituko dira. Bost ariketa egingo dituzte: 100 kiloko bola 20 aldiz altxatu, giza proba (bi plaza 400 kiloko harriarekin), hiru kanaerdiko ebaki, txingekin sei plaza egin eta korrika hiru kilometro egin. Lehiaketa gaur aurkeztu dute, Azpeitiko zezen-plazan. 1990eko lehiaketa Joxe Mari Olasagastik irabazi zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide