Zumarragako geriatrikoko ELA sindikatuko langileen kontzentrazioa
Zumarragako geriatrikoko ELA sindikatuko langileek kontzentrazioa egin dute Zumarragako jaietan sektore-hitzarmenak eta enpresa-hitzarmenak aldi berean sinatzeko eskatuz. Patronalek eta aldundiak langileen soldatak txikitu eta eskubideak murriztu nahi dituztela salatu dute. “Negozio eredu hau arduradun politikoek eta patronalek adostu dute eta emakumeak esplotatu eta prekarizatzera bideratua dago”. Gizonezkoak nagusi diren pribatizatutako negozioetan langileek %30 gehiago kobratzen dutela ere salatu dute. Udazkenean greba egiteko asmoa dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide