BiTarteanek merkealdiko arropa kalera atera du
BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera atera dute. Postuak Zumarragako plazan egongo dira, 21:00ak arte. Helduentzako eta haurrentzako arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak daude salgai. Gainera, bi paella prestatu dituzte, erosketak egin zituztenentzat. 400 errazio banatu dituzte. Puzgarriak ere badaude. Eskaintza bikaina eta eguraldi ona lagun, goizean jende asko hurbildu da Zumarragako plazara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide