Argazkiek bere txokoa dute Zumarragako jaietan, aspalditik. Lehen Santa Isabel egunean ra-lly bat egiten zen eta festa guztiak hartzen dituen lehiaketa bat antolatzen dute orain. Aurtengoa Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. Bera izan da jaien izpiritua eta ikusgarritasuna hobeto jaso dituena.
Sei argazki aurkeztu behar ziren eta Gutierrezek beste horrenbeste ekitaldi jaso ditu bere bilduman: neska bat apar festan, ezpata-dantzariak beroketa ariketak egiten, idi probak, mutiko bat zezentxoetan, haurren danborrada eta gizonezko bat grafiti bat egiten hip hop festan.
Gutierrezek urte oparoa darama, urte hasieran National Geographic aldizkariak Mutrikuko portuan ateratako argazki bat argitaratu baitzuen.
Gezurra badirudi ere, zumarragar hau telefono mugikorraren kameraren eskutik zaletu zen. «Parrandetako argazkiak ateratzen nituen, egun haien oroigarri bat edukitzeko. Pixkanaka zaletu egin nintzen, baina ez dut ikastarorik egin. Aldizkari eta tutorialen bidez ikasi dut. Egun ez dut telefono mugikorreko kamera erabiltzen, noski. Reflex kamera bat dut».
Inguruko herrietako rallyetan parte hartzen du: Ataun, Altsasu, Legazpiko Artzain Eguna, Urretxu… «Artzain Eguneko rallyan sari bat lortzea oso zaila da, argazkilari on asko etortzen baitira. Behin bakarrik lortu dut saritua izatea».
Lehiaketak
Lehiaketetan ere parte hartzen du, baina epaimahaia badute bakarrik. Ez zaio gustatzen Atsegin dut gehien lortzen duen argazkiak edo bildumak irabaztea. «Kasu horietan lagun gehien dituenak irabazten du eta lehiaketa bat argazki edo bilduma onenak irabazi behar du. Nire ustez, epaimahaien lana oso garrantzitsua da. Epai publikoetara joaten naiz, ikastera. Ni naiz epai publikoetara joaten den bakarretakoa. Batzuetan egurra ematen dizute, baina asko ikasten duzu», aipatu du.
Zumarragako lehiaketako epaian ere egon zen, noski. Lehiaketa honetara aurkeztu zuen bildumatik, bi argazki bereziki gustuko ditu: apar festakoa eta ezpata-dantzariei ateratakoa. «Argazki onena apar festakoa da. Ezpata-dantzariena, berriz, originala da. Izan ere, beroketak egiten ageri dira eta ez dantzan».
Su artifizialen argazki bat ere nahi zuen, baina ez zuen lortu. «Inoiz baino gusturago gelditu naiz, baina su artifizialen argazkia falta da. Irimoko igoerara joan nintzen eta dena prest nuen, baina bat-batean lainoa sartu zen eta herrira jaitsi behar izan nintzen, korrikan. Lau argazki bakarrik atera ahal izan nituen. Txukunak dira, baina ez lehiaketa batera aurkezteko modukoak».
Oso pozik dago bere herriko lehiaketa irabazi duelako, baina National Geographic aldizkariak bere argazki bat argitaratu izanak bereziki poztu du. «Sare sozialetan Mutrikuko portuan ateratako argazki bat ikusi zuten eta nirekin harremanetan jarri ziren. Oso zorrotzak dira eta argazki bera berriro ateratzeko esan zidaten: bereizmen handiagoarekin eta fokuratze hobearekin».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.