Asteburu honetan Gipuzkoako gazte mailako mendiko kriteriuma jokatu da Oñatin eta Urretxun. Taldekako sailkapena Bellota-Goierri taldeak irabazi du. Larunbatean Oñatiko lasterketa jokatu zen. Arantzatzun bukatu zen. Alex Murgialdaik irabazi zuen eta Bellota-Goierriko Alex Diaz laugarren postuan sailkatu zen eta talde bereko Xabier Isasa seigarrenean. Igandean kriteriumeko bigarren proba jokatu zen Urretxun. Ampoko Xabier Berasategik irabazi zuen. Alex Diaz bosgarren izan zen eta Xabier Isasa seigarren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide