Dendarien euskara ezagutza %9 igo da 2006. urtetik gaurdaino
Goierri garaiko dendariei inkesta bat egin diete, Merkataritzan Euskaraz planaren barne. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako 170 denda eta establezimendutan bete da eta emaitzak 2006an egindako inkestako emaitzekin alderatu dira.
Dendarien euskara ezagutzak goranzko joera izaten jarraitzen du:?%89,59 dira euskaraz ulertzen dutenak (2006an baino %9 gehiago). Bestalde, dendarien ustez, bezeroen erabilerak gora egin du. %46,20koa da, 2006an baino %19 gehiago.
Irudian, zerbitzuan eta kanpo harremanetan euskararen erabilerak gora egin du. Aldiz, denda barruko erabileran jaitsiera ikus daiteke, langile bakarreko denden kopuru altuak eraginda. Sare sozialetan erabiliena Facebook da eta euskara %48,69an erabiltzen da.
Dendariei inkestaren emaitzen berri eman diete eta, euskararen erabilera handitzen jarraitzeko asmoz, Merkataritzan Euskaraz planean ere Euskaraldiari begira jarriko direla aurreratu diete. Irailetik aurrera dendetatik pasako dira ekimenaren berri emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide