Telleria enpresa Irimora joango da
Zumarragako industrialdeko Telleria enpresa 2001ean itxi zen Irimo erreminta enpresaren lursailera joango da. Lau urte barru bertan egotea espero da. Telleria tailer mekanikoa 1976an sortu zen eta 40 langile inguru ditu. Automobilgintza, zentral hidroelektriko eta aeronautikarako lan egiten du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide