Aritz Egea, hirugarren Golden Trail Serieseko sailkapenean
Aritz Egea korrikalari urretxuarra Golden Trail Series zirkuituko sailkapenean hirugarren postuan ageri da. Bere aurretik Stian Angermund eta Kilian Jornet bakarrik daude. Zirkuitu hau bost lasterketak osatzen dute. Puntu gehien lortzen dituzten hamarrek Hegoafrikan jokatuko den finalean parte hartuko dute. Lagun batekin joango dira, zortzi egunerako. Hiru emaitza onenak hartuko dira kontuan. Egeak sailkapena eskura du, proba baten faltan hamaikagarren sailkatuak baino 71 puntu gehiago baititu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide