ETB1 telebista kateko Gailurra Xtreme saioko hirugarren denboraldian bi zumarragarrek parte hartuko dute: Jone Cerezok eta Xabier Zalduak. Beste 20 lagunekin batera lehiatuko dira, Hiru Erregeen Mahaia mendiko tontorrera bidean. Zalduak 40 urte ditu eta aizkolari bezala egin da ezagun. Cerezok 29 urte ditu, irakaslea da eta mendiko lasterketetan parte hartzen du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide