Iker Serrano urretxuarra, Bidasoa taldeko kapitain berria
Iker Serrano eskubaloi jokalari urretxuarra Bidasoa taldeko kapitaina izango da. Asier Zubiriak erretiroa hartu du eta Urretxuko jokalariari pasa dio lekukoa. Izan ere, Serrano taldeko beteranoena da eta esperientzia handia du. Urolan eman zituen lehen pausoak eta Zarautz, Huesca, Almeria, Arrate, Puerto de Sagunto, Tremblay-en-France eta Mulhouse taldeetan ere jokatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide