Ekaitz garaia dugun arren, oso euri gutxi egin du abuztuan. Zaparrada ia bakarra Urretxuko eta Zumarragako udalek eta elkarteek antolatu dutena izan da: ikastaro zaparrada. Datozen hilabeteetan denetik ikasteko aukera egongo da: saloi dantzak, euskal dantzak, marrazketa, egur taila…
Aurten inoiz baino dantza ikastaro gehiago egongo dira. Jose Mari Orbegozok eta Jose Manuel Estellerrek saloi dantza ikastaroa emango dute. Irailaren 4an hasiko da eta uztailean amaitu.
6 eta 18 urte artekoentzat oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Eskolak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara. 18 urtez gorakoek, berriz, bi ordutegi izango dituzte aukeran: 19:00etatik 20:30era eta 20:30etik 22:00etara. Eskolak asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira. 18 urtez gorakoek ere oinarrizko ikastaroa izango dute: ostiraletan, 20:30etik 22:00etara. Parte hartu nahi dutenek Zumarragako kultur etxean eman behar dute izena, irailaren 3tik 14ra.
Oihane Vicentek, berriz, helduentzako euskal dantza ikastaroa emango du, urriaren 6tik abenduaren 22ra. Saioak larunbatetan izango dira: 10:00etatik 11:30era hastapenekoak eta 11:30etik 13:00etara maila ertainekoak. Zumarragako kultur etxean eman behar da izena, irailaren 10etik 21era.
Lurra dantza taldeak ere euskal dantza ikastaroa emango du. 16 urtetik gorakoentzat izango da. Urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 10ean amaitu. Eskolak astelehenetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, Lizeoko soinketa gelan. Urretxuko kultur etxean eman behar da izena, irailaren 1etik urriaren 1era bitartean.
Tribu Aldeia elkarteak, berriz, capoeira ikastaroa antolatu du. Urriaren 4an hasiko da eta ekainaren 20an bukatu. Eskolak asteartetan eta ostegunetan izango dira: 17:45ean haurrak eta 18:45ean helduak. Izena emateko 664 159 758 zenbakira deitu behar da.
Dantza ikastaroekin bukatzeko, Kawa Deni elkarteak dantza afrikar ikastaroa antolatu du. Urriaren 4an hasiko da eta ekainaren 20an bukatu. Eskolak ostegunetan izango dira, 19:45etik 21:15era. Izena emateko 600 840 441 zenbakira deitu behar da.
Maite Santamariak, berriz, Adimen emozionala familiaren esparruan izeneko tailerra emango du. Saioak asteartetan izango dira, 18:30etik 20:30era, urriaren 2tik abenduaren 4ra.
Pott Keramikako Maite Salutregik eta Jone Urainek ere ez dute kale egingo. Haurrentzako eta helduentzako ikastaroak emango dituzte, larunbat goizetan, urriaren 6tik abenduaren 22ra bitartean. Bi ikastaro hauetan izena emateko, Zumarragako kultur etxera jo behar da: irailaren 10etik 21era.
Zumarragako arte ederren udal eskolan izena emateko ere bertara jo behar da: irailaren 26an edo 27an, 17:00etatik 20:00etara. Arte ederren eskolara 2012ko abenduaren 31 baino lehen jaiotako guztiak joan daitezke.
Urretxun ere margotzen eta marrazten irakatsiko dute. Irailaren 18an Josu Marotok giza irudiak marrazten irakatsiko du eta irailaren 29an Juan Carlos Cardesinek kalean marrazten. Aitor Etxeberriak, berriz, pintura eta marrazketa ikastaroa emango du urriaren 3tik aurrera. Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek irailaren 29a baino lehen eman behar dute izena, Urretxuko kultur etxean.
Altzariak zaharberritzen ikasi nahi dutenek ere bertan eman behar dute izena, irailaren 11 baino lehen. Ikastaroa irailaren 12an hasiko da eta urriaren 31n bukatu. Eskolak asteazkenetan izango dira, 16:30etik 19:00etara.
Txiribiri elkartekoek, berriz, egur taila ikastaroa antolatu dute. Saioak asteazkenetan izango dira, irailaren 12tik azaroaren 28ra. Irailaren 10ean edo 11n eman behar da izena, 16:30etik 18:30era, elkartearen egoitzan (euskaltegiaren ondoan).
Eitzako Jai batzordeak ere ikastaro bat antolatu du: norberaren dohai eta talentuak azaltzeko ikastaroa. Andoni Salamerok emango du. Saioak irailaren 15ean eta 29an, urriaren 13an eta 27an, azaroaren 10ean eta 24an eta abenduaren 15ean eta 22an izango dira, 11:30etik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek, eitzako jaiak@gmail.com helbidera idatzi behar dute edo 636 089 312 zenbakira deitu, irailaren 3tik 12ra.
KZgunearen ikastaro eta mintegiak ere ezin falta:?e-administrazio, Google Apps, oinarrizko Internet, irudi eta soinu, sare sozial eta software libre ikastaroak emango dituzte Urretxuko eta Zumarragako egoitzetan.
Bukatzeko, Begira elkarteak film laburrak egiten irakatsiko die 9, 10 eta 11 urteko haurrei. Ikastaro hau urriko eta azaroko asteartetan izango da (urriaren 9an hasita), 17:00etatik 19:00etara. Irailaren 1ean irekiko da izena emateko epea eta lehen 20 lagunentzako tokia bakarrik egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.