Bi-Tarteanek Azken Txanpa azoka antolatu du ostegunerako
Ostegunean (irailak 6), 10:00etatik 21:00etara, Azken Txanpa azoka egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Azoka hau Bi-Tarteanek antolatu du, merkatariek eskatuta. Helburua stock-a saltzea eta familiei irailari aurre egiten laguntzea da. Hamaika dendak parte hartuko dute: Kux-Kux (haurrentzako arropa), Txiki (oinetakoak), Titare (Mertzeria), Arku, Marai&NKN, Stylo, Zoila eta Vulcano (moda) eta Alex Kirolak, Bidegorri eta InterSport (kirolak).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide