Lurra dantza taldeak herri arteko folklore jaialdian aldaketak egin ditu, merezi duen protagonismoa emateko. Ekitaldia astebete aurreratu dute, Aldiri kiroldegian izango da eta folklore azoka bat eta argazki lehiaketa bat ere egongo dira.
Lurrak formatua aldatzea proposatu zion udalari eta honek proposamena begi onez ikusi zuen. «Folklore jaialdia jaietako larunbatean egiten genuen, baina egun horretan ekitaldi asko daude eta elkarri zapaltzen diote. Udalari data eta formatua aldatzea proposatu genion eta begi onez ikusi zuen», aipatu du Lurra taldeko Juanlu Elgarrestak.
Astebete lehenago egingo dute, irailaren 15ean, eta egun osokoa izango da. «Goizean folklore azoka egongo da: txistu, kaiku, abarka, alpargata eta galtzerdi egileak egongo dira, besteak beste. Bestalde, eguerdian Keniako eta Kroaziako bi taldek bertako dantzak dantzatzen irakatsiko dute. Ordu beteko saioa izango da».
Jaialdia arratsaldean izango da: 18:00etan Aldiri kiroldegian. «Lapurdi, Zamora, Kroazia eta Keniako taldeek parte hartuko dute. Jaialdia kiroldegian egingo dugu, jendea eroso egon dadin. Gainera, euria egiten badu, ez da buruhausterik sortuko».
Argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa ere antolatu dute. Parte hartzaileek folklore lehiaketarekin lotutako bost irudi bidali behar dituzte info@lurradantzataldea.com helbidera, irailaren 26a baino lehen.
Bi sari banatuko dituzte. Irabazleak 200 euro eta Lurraren garagardo festan bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Bigarren saria 100 eurokoa izango da. Sari banaketa ekitaldia urriaren 20an izango da, garagardo festan.
Berrikuntza eta aldaketa hauekin guztiekin, herri arteko folklore jaialdiak merezi duen protagonismoa izatea espero dute. «Gainera, jaien aurreko asteburua girotuko dugu. Asmatu dugula uste dugu».
Biharamunean, irailaren 16an, Adinekoen Egunean parte hartuko dute Lurrakoek. Egun horretan, Kroaziako taldeak ere dantza egingo du. Mezan zehar, hain zuzen ere.
Lehenago, irailaren 7an, Zamorara joango dira. Larunbat goizean euskal dantzen tailer bat emango dute eta iluntzean eta igandean jaialdi batean parte hartuko dute Galizia, Gaztela, Georgia, Kenya eta Errumaniako taldeekin batera. 34 musikari eta dantzari joango dira.
Uztailean, berriz, Valladoliden egon ziren. «Jaialdiak oso garrantzitsuak direla uste dugu, Euskal Herria ezagutzera emateko balio baitute», amaitu du Elgarrestak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.