Uretxuko Euskal Jaietako karrozero taldeak, aste honetan jasan duten erasoaren aurrean, ohar bat argitaratu du. Horra hor bere edukia.
- Udan zehar gazte askok egindako lan gogorraren ondoren, karrozek jasan dituzen kalte fisikoek eragindako haserrea eta samina adierazi nahi dugu. Horrez gain, gertatzen den lehen aldia ez dela salatu nahi dugu, eta herritarrei urteetan pairatu ditugun oztopoen berri eman nahi diegu.
- Eraso horietan, gainera, pintada frankistak agertu dira. Horrek duen konnotazio indartsua ere ez dugu oharkabean pasa dadin nahi, eta mezuak duen larritasuna azpimarratu nahi dugu.
- Egoera horren aurrean, karrozeroen egoera ulertu eta euskal jaiei begira, karrozero taldeak hartuko duen erabakia ulertzeko saiakera egin dezatela eskatu nahi diegu herritarrei, zein dela ere. Erasoaren aurrean izandako babesa eskertu nahi dugu, eta oztopoak oztopo lanean jarraituko dugula adierazi.
Gora Urretxuko Santa Anastasia jaiak! Gora karrozeroak! Gora jai herrikoi, parte-hartzaile, parekide eta antifaxistak!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide