Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute bihar Zelai Ariztin
Bihar, asteazkena, Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute Zumarragako kultur etxean. Bilera 18:30ean hasiko da. Izen-ematea girotzeko eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte. Izen-ematea hilaren 20an hasiko da. Herritarrek webgunean eman ahal izango dute izena. Horretaz gain, Urretxuko eta Zumarragako azoketan izen-emate postuak jarriko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide