Antioko Ama zumarragarren zaindaria da, baina nork zaintzen du zaindaria? Zaindaria zumarragar talde batek zaintzen du. Elkar zaintzen dute, beraz.
Zaintzaile talde hau Antioko Lagunen Elkarteko kideek, eliza garbitzen duten emakumeek eta gidariek osatzen dute.
Garbitzaile taldea Asun Larrañaga, Karmen Garmendia, Kontxi Andueza, Maite Etxaniz, Juana Mari Santillana, Maria Antonia Hortiguela eta Maria Mercedes de Pablosek osatzen dute.
Beraien aurretik serorek eta lehen garbitzaile taldeak egin zuten lan hau. Lehen garbitzaile taldea Amparo Larrañaga, Ascen Uribesalgo, Asun de la Piedad, Rosi Arrizabalaga, Maritxu Andueza, Juanita Sanoner, Tere Artetxe, Mertxe Uribesalgo eta Tere Uribesalgok osatzen zuten. «Emakume talde hau aipatzea oso garrantzitsua da, Antiora oinez igotzen baitziren».
Lehen taldeko batzuen heriotzaren ostean, Mertxe Uribesalgok Etxanizi laguntza eskatu zion. «Parrokiako garbitzaileak Antio garbitzeaz ere arduratu al gintezkeen galdetu zidan eta hala hasi ginen. Lehen taldea Asun, Kontxi, Milagros Pinilla eta Tere Artetxek osatu genuen. Tere Zarauztik etortzen zen. Zarauzko lagunek ez zuten ulertzen zergatik etortzen zen eta berak Antioko lana oso garrantzitsua zela eta beretzat asteko egun onena zela esaten zien».
Musu truk lan egiten dute
Baseliza eta Ama Birjina maite dituztelako arduratzen dira ermita garbitzeaz. Musu truk egiten dute. Astero hartzen duten kafetxoa eta Antioko Lagunen Elkarteak urtero ordaintzen dien bazkaria dira beraien soldata. «Hemen egiten dugun lanaz oso harro gaude. Sinestunak gara eta Antioko Ama Birjina maite dugu. Gainera, bizilagun batzuek egiten dugun lana eskertzen dute eta aurten udalak guri eskaini digu musika zikloko egitarauko sarrera idazteko ohorea. Antion lan egitea esker onekoa da: ez dugu nagusirik eta egunero txunditzen gaituen detaileren bat aurkitzen dugu».
Baseliza astean behin (ostiralean) garbitzen dute. Antioko Lagunen Elkarteko kideek igotzen dituzte Antiora. Fermin Aranak ere askotan eraman ditu. Beraiek ermita garbitzeari uzten diotenean enpresa bat kontratatu beharko dutela uste dute.
Elkarteko kideak ere lekukoa hartuko duen jendearen bila dabiltza. Antioko Lagunen Elkartea 1951n sortu zen eta ordutik ermita txukun mantentzeaz eta zaharberritzeaz eta bertako ekitaldiez arduratu da. Antion ekitaldi bat antolatu nahi duen orok elkartearen baimena behar du. Egun, Jose Roman Urkiola, Fermin Lopetegi, Anton Plazaola, Luis Mari Garin eta Ascensio Uribesalgok osatzen dute.Bere garaian Jesus Segurolak eta Felix Mendiak egin zuten lana goraipatu dute.
Erakundeen babesa
Instituzioen babesa dute. «Udalarekin, aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin oso harreman ona dugu. Beraiek arduratzen dira, Kutxabankekin batera, zaharberritze lanak ordaintzeaz». Egun, argiteria berritzen ari dira. «Oso garestia da, hemen ezin baita edozein argi jarri. Kalitate txarreko fokuek egurra kaltetu dezakete».
Antion berrikuntzak egiteko dirua lortzea ez da oso zaila, erakundeak Zumarragako baselizaren balioaren jakitun baitira. Bisitariak ere txundituta uzten ditu. «Alacanteko senar-emazte batzuek sekula halako baseliza bat ikusi gabeak zirela esan zuten eta 100 euro eman zituzten mantenu lanetarako», gogoratu du Urkiolak.
Lopetegik Inaziotar Bidea egiten dutenentzat gidari lanak egiten ditu eta Antio erromesen artean ezagun egiten ari dela dio. «Amerikako Estatu Batuetako talde bateko kideei asko gustatu zitzaien baseliza. Beraietako bat lau aldiz etorri da dagoeneko».
Arkitekturako katedratikoak, otoiz taldeak… denak zur eta lur gelditzen dira. «Baselizara sartzen direnean jartzen duten aurpegia ikustekoa izaten da. Behin, talde bateko kide bat kexaka hasi zen: hau ikustera ekarri al gaituzte?, esan zuen ermitara sartu aurretik. Sartu eta berehala hunkitu egin zen», amaitu du Urkiolak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.