Ospitaleko larrialdi zerbitzuaren sarrerako saltzeko makinak kendu dituzte istiluak saihesteko
Goierri-Urola Garaiko ESIk larrialdi zerbitzuaren sarrerako atean zeuden saltzeko makina automatikoak kendu ditu. Erabaki hori gaueko ordu txikietan larrialdi zerbitzuaren sarrerako atean gertatutako istiluen ondorioz hartu da. Istilu horiek makinak erabiltzen zituzten gazte taldeek sortu zituzten eta batzuetan Ertzaintzari deitu behar izan zitzaion, erabiltzaileen sarrera eta pazienteen atsedena eragotzen ari zirelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide