Ziklometroak proba egingo dute igandean Urretxu-Zumarragan
Igandean Ziklometroak proba egingo dute Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 16 ikastolak herrialdeari bira emango diote, erreleboka. 07:00etan aterako dira Urretxuko lizeotik eta 19:30ean Zumarragako plazara helduko dira. Bertaratzen diren guztiek azken metroak beraiekin egiteko aukera izango dute: bizikleta gainean eta kaskoa buruan, plazatik geltokira joango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide