Santa Anastasia jaietan bete-betean sartu dira urretxuarrak. Gaurkoa, lehiaketen eguna dela esan liteke; xake lehiaketa egin dute arratsaldean, eta sukaldaritzakoa ari dira orain egiten. Gastronomia Lehiaketak 43. edizioa du aurten, eta 45 taldek eman dute izena. Denek ere, txipiroiak tintan prestatu beharko dituzte. Kuadrilla, elkarte nahiz kultur taldeetako jendea ari da parte hartzen. Helduenarekin batera, haurren txanda ere izango da, Txiki Chef lehia ospatzen hasiak izango baitira garai honetan.
Egitarauak txistularien kalejira eta alardearekin jarraituko du gero. Gastronomia lehiaketako sariak ere gauean banatuko dituzte. Eta musika zaleentzat, kontzertu aukera zabala izango da:
-
Txistulariak eta dantzariak, entseguan.
18:30. Jolas zoro musikatuak. Areizaga-Kalebarrenen.
- 19:00. Txistularien kalejira.
- 19:30. Txistularien Alardea, Iparragirre plazan.
- 21:00. Gastronomia lehiaketako sari banaketa, Gernikako Arbola plazan.
- 22:30. Kontzertuak txosnetan: Bake Faltsua, Bellako, Nogen eta Yogurinha Borova
- 23:00. Kontzertua: Doctor Deseo, Gernikako Arbola plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide