Droga eta alkohol kontsumoari buruzko hitzaldia
Kilometroak 2018ko Prebentzio eta Parekidetasun batzordeak droga eta alkohol kontsumoari buruzko hitzaldia antolatu du herriko nerabeen gurasoentzat. Bihar (asteazkena) izango da, 17:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Agipad elkarteko Lukene Lizasok alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoak eragiten dituen egoerak ezagutaraziko ditu eta horiei nola aurre egin azalduko du.
Urriaren 7ko Kilometroak jaian lanetan arituko direnek ere formazio saioa jasoko dute. Gainera, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko unitate didaktikoak sortu dituzte. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko ikastetxeetara eta Gipuzkoako ikastoletara bidali dute sortutako materiala.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide