Igandean Urretxuko mendi bizikleta probaren 27. edizioa egin zuten. Eguraldi ona lagun, 370 txirrindularik parte hartu zuten. Aurten irteera eta helmuga Iparragirre plazan egon dira, urretxuarrek horrenbeste maite duten plazari bultzadatxoa emateko. Bai txirrindulariak eta bai antolatzaileak oso gustura azaldu dira aldaketarekin, toki erosoa iruditu baitzaie.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide