Urretxu eta Zumarragako Trikuarri taldea, Ze Esatek! eta Oihan Vegarekin
Aldundiak Gipuzkoan Gazte zikloa antolatu du eta hilaren 20an kontzertuak eta Instagramer izateko ikastaroa egongo dira Zumarragako Izazpi auzoko plazan. Festa 17:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da. 17:30ean Iban Garcia azkoitiarrak Instagramer izateko ikastaroa emango du. Gainera, sare sozialen onurei eta arriskuei buruz hitz egingo du. Ordu berean, Urretxu eta Zumarragako Trikuarri erromeria taldeak joko du. Ondoren, 18:30ean, Ze Esatek! taldeak joko du. Bukatzeko, 21:30ean Oihan Vegak disko jaia egingo du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide