Hilaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta gaitz hau pairatu duten emakumeek elkarteak, Katxalinek, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zumarragan. Horretarako, Goienetxe fundaziokoen laguntza eduki dute.
Atzo udaletxeko balkoian lazo arrosa erraldoi bat jarri eta prentsaurrekoa eman zuten. Mikel Serrano alkateak, Katxalineko Maite Vallek eta Goienetxeko Sonia Martinek hartu zuten hitza. «Minbizia pairatu dutenei elkartasuna azaltzeko gerturatu gara hona. Ez zaudete bakarrik», esan zuen alkateak.
Vallek Zumarragako Udalari eskerrak eman zizkion. «Udalarekin harremanetan jarri gara, Zumarragan laguntza behar duen jende asko dagoelako».
Goienetxeren babesa ere lortu dute. Fundazio adimen urritasuna dutenekin lan egiten du eta Kattalinek Legazpiko eguneko zentrokoen laguntza jaso du. «Zumarragan egin genuen erakusketara etorri ziren eta hunkitu egin gintuzten. Guztion artean bularreko minbizia duten emakumeak ikusgarri egin behar ditugu eta entsegu klinikoen aurrean itxaropentsu azaldu behar dugu».
Larunbatean Katxalineko emakumek postu bat jarriko dute Zumarragako plazan. Bertan, beraiek egindako eskulanak salduko dituzte eta informazioa banatuko dute. Gainera, diru bilketa egingo dute ikerketaren alde.
Hilaren 25ean Goienetxe fundazioko lagunekin elkartuko dira, Legazpin. Bertan, elkarrekin egin dezaketena aztertuko dute.
Bukatzeko, hilaren 28an martxa arrosa egingo dute Donostian. Helburua hiriburua arrosaz tindatzea da. Lau kilometroko ibilbidea osatuko dute, 11:00etan Alderdi Ederretik aterata. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Larunbat honetan izena eman ahal izango da, Zumarragako plazan jarriko duten postuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.