Aitor Larrañaga urretxuarrak mundu mailako ordenagailu 'tuneatze' lehiaketa irabazi du
Aitor Larrañaga urretxuarrak Thermaltake enpresa tailandiarraren modding txapelketa irabazi du. Modding-ak ordenagailuak tuneatzean datza. Larrañagak lehiaketara aurkeztu duen ordenagailuak itsaspeko itxura du.
Urretxuar hau margolaria da eta aisialdian ordenagailuak tuneatzen ditu. Lehiaketara aurkeztu duen ordenagailuak 6.000 euro inguru balio du (Thermaltake enpresaren babesa du) eta muntatzeagatik dirua eman diote. Lehaiketa irabazteagatik emango dioten saria Tailandian jasoko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide