Aitor de Miguel urretxuarra, EBA ligako jokalari onena
EBA saskibaloi ligako taldeek denboraldiko lehen partida jokatu dute asteburu honetan. Goierrik 100 eta 83 irabazi zion larunbatean Kantabriako Solares taldeari. Azken laurdena bost puntuko aldearekin hasi zuten eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Aitor de Miguelek 42 puntu egin zituen. 45 puntuko balorazioa lortu zuen: EBA ligako jokalari guztien artean, onena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide