Asier Illarramendi, Biain, Aldama eta Kerejetaren ondoan
Asier Illarramendi Realeko jokalaria Tolosako Beotibar pilotalekura joan zen atzo, Altuna eta Olaizolaren arteko partida ikustera. Illarramendik, futbolaz gain pilotaz ere asko dakiela erakutsi zuen. Izan ere, hiru aditu handiren ondoan eseri zen: Jose Anjel Biain eta Jose Antonio Aldama zumarragarrak eta Iñaki Kerejeta urretxuarra. Argazkian ageri ez diren arren, Antxon eta Ina Biain ere han izan ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide