Aritz Egea, zazpigarren Golden Trail Series zirkuituko finalean
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarra zazpigarren postuan sailkatu zen Golden Trail Series zirkuituko finalean, Hegoafrikan. Egea laugarren postuan zegoen sailkapen orokorrean eta postu horri eustea lortu zuen. Proba Bartlomiej Prezwojewski poloniarrak irabazi zuen eta sailkapen nagusia Stian Angermund-Vik norvegiarrak. Zirkuitu hau munduko lasterketa garrantzitsuenetako batzuek osatzen dute. Tartean, Zegama-Aizkorrik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide