BiTartean merkatari elkarteak aterkiak oparituko ditu
BiTartean merkatari elkarteak aterkiak oparituko dizkie elkarteko dendetan 40 euroko erosketak egiten dituztenei. Ez da derrigorrezkoa 40 euroak erosketa bakarrean gastatzea. Pertsona bakoitzeko aterki bat oparituko dute. Tiketak merkataritzaren bulego teknikora eraman behar dira (Labeaga, 56): astelehenetik ostegunera 09:15etik 17:00etara eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara. Gaurtik aurrerako tiketak bakarrik onartuko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide