Goierri garaiko enpresek eta Urola Garaiko Lanbide Eskolako komunitateak Euskaraldiarekin bat egin dute. Atzo agerraldia egin zuten UGLEn. Koldobike Olabide UGLE fundazioko lehendakariak, Xabier Arratibel fundazioko zuzendariak eta hamabi enpresatako ordezkarik parte hartu zuten: GKN Legazpi, Talleres Mendizabal, Zumardi, Rozalma, Goidesign, Illargui-Endaia Okindegia, Apaolaza Autobusak, Adaki diseinua eta publizitatea, Zuri Zuri, Talleres Loidi, Goierribus eta Egumendi.
Arratibelek testu bat irakurri zuen, denen izenean. «Badator Euskaraldia, badator milaka euskaldun martxan jarriko dituen ariketa sozial erraldoi eta itxaropentsua. Hilabete besterik ez zaigu falta eta beste askok bezala, guk ere, Urola Garaiko enpresok, lantegiok eta lanbide eskolako irakasle eta ikasleok bat egin nahi dugu Euskaraldia ekimenarekin.
Euskaraldia prestatzen ari direnak gogoratu zituzten. «Gure eskualdeko herrietan hilabeteak dira ehunka herritar lanean ari direla Euskaraldia prestatzen. Izatez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da, baina aspalditik ari da jendea motorrak berotzen, dena ondo irteteko. Guk ere bat egin nahi dugu ahalegin horrekin, guk ere bultzatu eta babestu egin nai dugu Euskaraldia gure enpresa, tailer eta eskolan».
KonpromisoaEuskaraldiaren berri emango diete baraien langile, bezero eta hornitzaile, irakasle eta ikasleei. «Horrekin batera, guztiak gonbidatu nahi zaituztegu ekimenarekin bat egitera, bakoitzak ahal duen neurrian. Gure kasuan, hemen bildutakook lantokietan Euskaraldia bultzatuko dugu eta erraztasunak emango ditugu aurrera egin dezan, gure lantokietan euskararen erabilera areagotzeko. Eta dei egiten diegu guztiei nahi izanez gero belarriprest edo ahobizi jarrera hartzera. Bakoitzak bere errealitate berezi eta bakarretik, baina guztiok batera aurrera».
Beraien ustez, Euskaraldia aukera ona izango da euskararen erabileran aurrerapausoa emateko. Euskara gehiago erabiltzeko gure herrietan, kaleetan, kiroldegietan, lagunartean, familietan, eskoletan… «Aukera ona izango da hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko, zailtasun batzuk gainditzeko… Aukera ona izango da euskararen inguruan batzeko. Honekin guztiarekin, adierazi nahi dugu bai enpresa munduan, bai lanbide heziketan ere euskararen alde egiten jarraituko dugula».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.