Haurrak baikortasunean hezteko ikastaroa emango dute Urretxun
Urola Garaia udal elkarteak 0-3 urte bitarteko haurrak baikortasunean hezi ikastaroa antolatu du. Etxadi familia psikologia Unibertsitate zentroko bi psikologok emango dute ikastaroa.
Hiru orduko iraupena izango du, bi saiotan banatuta. Azaroaren 6an eta 7an izango dira, 17:00etatik 18:30era, Urretxuko kultur etxean. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek tailerrean izena emateko orduan jakinarazi beharko dute.
Izena emateko, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalen webguneetan dagoen orria bete behar da. Edozein zalantza izanez gero, 943 72 56 42 zenbakira deitu daiteke edo mankomunitatea@urolagaraia.eus helbidera idatzi.
Bi saioetan hainbat gai landuko dituzte: familiaren funtzioak; ordezko zaintza; familiako kideen inplikazioa; hezkuntza zentroarekiko harremana; familia, lana eta aisialdia; familia gatazka eta familia estresa; jolasa eta ikaskuntza estimulatzeko materiala eta estimulazio linguistikoa eta motorra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide