Bakardadeari buruzko tailerra, Zumarragan
Hilaren 12an, 15:30etik 17:30era, bakardadeari buruzko tailerra egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Tailer hau Elkarzain proiektuaren barne antolatu dute. Helburua komunitatearen beharrak eta ahalmenak identifikatzea da, bakarrik bizi diren pertsonei egoera hau ondo kudeatzen laguntzeko. Parte hartu nahi dutenek 943 72 91 55 zenbakira deitu behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide