Ardo dastaketa, hilaren 14an Casino elkartean
Casino elkartean ardo dastaketa antolatu dute hilaren 14rako. 19:00etan izango da. Lantziegoko Blanco Perez de Azpillaga upategiko ardoak dastatzeko aukera egongo da:?urtekoa, ondua, erreserba eta pintxoa, 3 euroren truke. Dastaketa honetan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Bestalde, mus txapelketa hasi da jada eta hilaren 30ean bazkideen afaria egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide