Ospitaleko aparkalekua, ia prest
Zumarragako ospitaleko aparkaleku berria aste gutxi barru prest egongo da. Margotzea bakarrik falta da. 200 autorentzako tokia izango du eta doanekoa izango da. Bi sarrera izango ditu: Goizalde kanpo kontsulten eraikinetik eta Lamorous-Argixao geriatrikotik. Bigarren bide honek irteteko ere balioko du. Aparkalekua 5.000 metro koadroko lursail batean egiten ari dira, Iturbene baserria zegoen tokian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide