Urretxuko Udalak arratoien udazkeneko kontrola egin du
Urretxuko Udalak urtean bi aldiz arratoien kontrola egiten du eta udazkenari dagokiona egin berri du.
Horretarako, udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuak errepasatu ditu. Gune hauetan infestazio maila nolakoa den aztertu dute eta dagokien tratamendua egin dute.
Izurriak kontrolatzeko kanpaina hauetan emaitza onak lortu ahal izateko, urretxuar guztien kolaborazioa ezinbestekoa da. Herritar guztiei gogorarazi nahi zaie oso garrantzitsua dela zaborra ateratzeko ezarrita dauden egunak eta orduak errespetatzea. Baita kaleak eta gainontzeko gune publikoak garbi mantentzea ere, horretarako zakarrontziak erabiliz.
Bestalde, karraskari populazioa kontrolpean mantentzeko ezinbestekoa da usoei eta kalean abandonaturik dauden animaliei janaria ez ematea.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie karraskariak ikusi dituztela abisatzeko deitzen dutenei. 943 03 80 82 edo 943 03 80 85 zenbakira deitu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide