Euskaraldiko txapak jasotzeko garaia heldu da
Asteazkenean Euskaraldia hasi aurreko herri batzarra egingo dute. Orain arteko egindako ibilbidea gogoratuko dute, azken oharrak emango dituzte eta txapa banaketa hasiko da. Horrekin batera, mokadu txiki bat eskainiko diete gerturatzen direnei. Ekitaldia 18:30ean izango da, Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.
Asteazkenetik aurrera txapak bi kultur etxeetan banatuko dituzte. Zumarragarrek Zumarragakora jo behar dute (astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 19:30etik 21:00etara eta larunbatetan goizez bakarrik) eta urretxuarrek Urretxukora (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 19:30etik 20:30era) Oraindik izena eman ez dutenek, euskaraldia.eus webgunean eman dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide