1.652 lagunek eman dute izena Euskaraldian
1.652 urretxuar eta zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian. Horietatik 1.123 Ahobizi izango dira eta 529 Belarriprest. Hirutik bi emakumeak dira. Txapa banaketa asteazkenean hasi zuten eta deialdiak arrakasta itzela izan zuen. Zelai Arizti kultur etxeko aretoa txiki gelditu zen. 400 txapa baino gehiago banatu ziren. Oraindik jaso ez dutenek, beraien herriko kultur etxera jo behar dute. Urretxukoan astelehenetik ostiralera banatuko dituzte txapak: 09:30etik 13:30era eta 19:30etik 20:30era. Zumarragan, berriz, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 19:30etik 21:00etara eta larunbatetan goizez bakarrik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide