Joseba Apaolaza aktore urretxuarraren
Soinujolearen semea pelikula astelehenean estreinatuko da, Huelvako zine iberoamerikar jaialdian. Pelikula hau Bernardo Atxagaren liburuan oinarritua dago eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Gidoia Patxo Telleriarena da eta Apaolazarekin batera Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Eneko Sagardoi, Mireia Gabilondo eta Miren Arrietak lan egin dute, besteak beste. Zine aretoetara martxoan edo apirilean helduko da. Lehenago, abenduan, Durangoko Azokan, komunikabideentzat emango dute.
Trailerra ikusteko, sakatu
hemen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide