Urretxu eta Zumarragako musikariek Mikel Laboa omenduko dute
Urretxu eta Zumarragako lagun talde batek Mikel Laboaren omenezko jaialdia antolatu du, Donostiako musikariaren heriotzaren 10. urteurrenean. Kontzertua abenduaren 1ean izango da, 18.00etan, Zelai Arizti aretoan. Musikariek Laboaren kantak joko dituzte. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai, 5 euroan. Lortutako dirua Seaska Iparraldeko ikastolen elkarteari laguntzeko izango da.
Hauek dira kontzertuan joko duten musikariak: Uxue ta Triku, Isuo ta Kezman, Samba Dzanga, Peru Galbete, Klakson, Yonan, Veiculo Longo, Zol, UTE+DJ Sbans, Txost!, Alter Ego, Paxkal Irigoyen, Hiri Galduak eta Narrash.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide