Iparragirre bermuta, Urretxuko alde zaharreko tabernetan
Urretxuko alde zaharreko tabernek (Navarro, Goiko Kale eta Ezkurra) etiketan Joxe Mari Iparragirreren izena eta argazkia daramatzan bermuta saltzeari ekin diote. Helburua Iparragirre kalea biziberritzea eta abeslariaren jaiotzaren 200. urteurrenaren ospakizunarekin bat egitea da. Bermuta Murtziako Arlini upategikoa da eta ideia Alberto Busca edari saltzaile zumarragarrarena izan zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide