Jeffry Omar Martinezek irabazi du 500 euroko erosketa balea
Bi-Tartean merkatari elkartearen Azaro Morea ekimeneko zozketa Jeffry Omar Martinezek irabazi du. Secundino Esnaola kaleko Formatek informatika dendan egin zuen saria eman dion erosketa. Julen Etxezarretak eman dio 500 euroko erosketa balea. 500 euroak gaur gastatu behar ditu. Martinez hondurastarra da eta urtebete darama gure artean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide