Ostadarren argazki rallyko irabazleak
Ostegunean Ostadar mendi taldearen argazki rallyko sariak banatu zituzten. Bilduma onenari saria Unax Okarizek irabazi du. Bigarren saria Enaitz Iraetari eman diote eta hirugarrena Irati Fernandezi. Lau akzesit ere eman dituzte, gai bakoitzeko bat: Jokin Maillo (Paisaiak), Adur Garmendia (Mendigoizaleak), Aimar Okariz (Abereak) eta Jone Ibañezi (Xehetasuna).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide