Deia egunkariak Agurtzane Aramendiren lan taldeari saria emango dio
Deia egunkariak ‘Go!azen’ telesailaren APPa kudeatzen duen lan taldea sarituko du bihar. Agurtzane Aramendi zumarragarra talde honetako kidea da. Sari banaketa ekitaldia Euskalduna jauregian izango da.
Deiak ‘Go!azen’ telesailaren arrakasta sare sozialetara hedatzea lortu dutelako sarituko ditu. Aramendiren ardura euskarri digitaletarako telesailaren inguruko edukiak sortzea edo eskuratzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide