Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoak Korsikako Festa di a Nazioni jaialdian parte hartu dute. Larunbatean Portovechjo eta Konka-n jo zuten, kaleetan, jaialdian eta herri afariaren ondoren. Euskal musiak ezagutzera emateko eta Korsikako musika ezagutzeko aukera bikaina izan dela diote.
Festa di a Nazioni Korsikaren naziotasuna aldarrikatzen duen jaialdi bat da. Aurtengoa 20. edizioa izan da eta Euskal Herriko talde batek parte hartzea nahi zuten. Antolatzaileek eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek hartu-emana sendotzeko asmoa dute. Hala, Korsikako musika Euskal Herrian ezagutzera emateaz hitz egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide