Urretxu eta Zumarragako udalen haurrentzako antzerki programazioa
Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako antzerki programazioa ezagutzera eman dute. Otsailaren 17an Dejabu Panpin Laborategia taldeak Linbo planeta antzeztuko du, martxoaren 10ean Glu Glu taldeak Pinotxo, apirilaren 14ean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Musua, urriaren 20an Ameztuk Drakula buruz behera eta azaroaren 17an Baga-Bigak Musikarium. Emanaldi guztiak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ez ezik. Pailazoak Ederrena pilotalekuan arituko dira eta bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean eta 18:30ean.
Sarrerek 5 euro balio dute, Pirritx, Porrotx eta Marimototsenak ez ezik. Hauenak 7 euro balio du. Bonuek 20 euro balio dute (laguntzailea eta haurra, 30 euro). Bonuak pailazoen lehen saiorako balio du. Bonuak ostegunetik otsailaren 14ra bitartean egongo dira salgai, Urretxuko kultur etxean astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide