Andoni Lubakik 'Sahara: 40 urteko exilioa' erakusketa egingo du Urretxun
Andoni Lubaki argazkilari urretxuarrak ‘Sahara: 40 urteko exilioa’ erakusketa egingo du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa ostiralean irekiko du, 19:00etan. Argazkiei buruzko azalpenak emango ditu eta sahararrek bizi duten egoera azalduko du. Erakusketa hilaren 26a bitartean egongo da zabalik.
Lan hau Euskal Fondoak kudeatzen du. Argazkiak Gasteizko Legebiltzarrean eta Tabakaleran egon dira eta hurrengo urteetan herriz herri ibiliko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide