Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa Peio Zalduaren omenez jokatuko dute
Euskal Herriko mus txapelketako Zumarragako kanporaketa iazko ekainean Izazpi mendian hil zen Peio Zalduaren omenez jokatuko da. Izan ere, Zaldua mus jokalari bikaina izan zen. Zumarragako kanporaketa hilaren 26an jokatuko da, 16:30ean, Haizea eta Txoko tabernetan eta Amalur elkartean. Onenak otsailaren 23an jokatuko den Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatuko dira. Finala martxoaren 16an izango da, Lizarran.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide