Euskarazko lehen pelikula, bihar gaztetxean
Bihar (asteartea), 21:30ean, ustez euskarazko lehen pelikula dena emango dute Urretxuko gaztetxean: Gure Sor Lekua. Estreinatu eta berehala galdu egin zen eta handik 50 urtera Josu Martinez ikerlariak kopia bat aurkitu zuen Parisen. Soinua galdua zuen, ordea. Paradoxa ederra: euskarazko lehen filma… euskara gabe! Paxkal Irigoyen pelikula musikatzeaz arduratuko da, zuzenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide