Ostegunean, 19:00etan, Urola ibaiari buruzko dokumentala emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Lan hau Jabier Arenas eta Luis Juaristi azpeitiarrek egin dute. Helburua Urolaren aberastasuna ezagutzera ematea eta herritarrak ibaia zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea da.
Arenasek ETBn lan egin zuen. Kamerarien zuzendaria izan zen. Ibai ertzetan eta flysch-ean pilatzen den zikinkeria ikusita, ikus-entzunezko bat egitea erabaki zuen.
Dokumentala ezagutzera emateko, Juaristiren laguntza du. «Berari ez zaio jendaurrean hitz egitea gustatzen eta ni naiz lan horretaz arduratzen dena. Jabierrek dokumental ikusgarria egin du. Urtebete eman du lanean. Irudi ikusgarriak ageri dira:?txoriak ur azpian, txoriak kumeei jaten ematen…», azaldu du Juaristik.
Bi lagun hauek bi helburu dituzte. «Alde batetik, zein inguru zoragarrian bizi garen erakutsi nahi dugu. Izan ere, Urola ibaia bizitzaz gainezka dago. Bestetik, jendeak zikinkeria lurrera botatzeari uztea nahi dugu. Izan ere, euriak eta haizeak zikinkeria hori guztia errekara eta itsasora eramaten dute».
Dokumentalaren edukia
Dokumentala Urola ibaiari buruzko datuekin hasten da. «Urola ibaiaren luzera eta historia aipatzen ditugu. Bertan arrain, hegazti eta landare asko bizi direla, bere izena ur eta ola hitzek osatzen dutela eta lantegiak betidanik ibaiaz baliatu direla, garai batean oso kutsatua egon zela…». Dokumentalaren amaieran jendeari plastikoak lurrera ez botatzeko eskatzen diote.
Dagoeneko emanaldi asko egin dituzte gaztetxe, ikastetxe eta kultur etxeetan. «Jendea harrituta gelditzen da. Ibaian beraiek uste baino askoz ere bizitza gehiago dago. Telebistan Afrikako eta Amerikako ibaiak ikusten ditugu, baina hau ere oso ederra da».
Urolan animalia eta landare asko bizi dira. Zerrenda oso luzea da:?xoxoak, ahateak, ubarroiak, lertxun-txikiak, lertxun-handiak, buztanikarak, martin arrantzaleak, aingirak, barboak…
Egoera duela hamarkada batzuk baino askoz hobea da. «Industrializazio garaian, ibaia hil egin zen. Araztegiak jarri direnetik, ibaia askoz ere garbiagoa dago. Animalia asko itzuli egin dira. Gainera, erabaki zuzenak hartu dira. Adibidez, ibai ertzeko landaredia mozteari utzi diote. Izan ere, txoriek bertan egiten dituzte beraien habiak».
Egungo mehatxu nagusia jendeak lurrera botatzen dituen plastikoak dira. «Bestalde, fabrika batzuk zikinkeria botatzen dute Urolak ur asko daramanean. Ikuskatzaileak edo zaintzaileak jarri beharko lituzkete», amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.